Gure elkartea Altzaren historiaz arduratzen da eta bere lan
eremua Altzaren udal barrutia da, Donostiak 1940 urtean anexionatu zuena.
Gaur egun 203 bazkide ditu, 7 aktiboak eta 15 bat laguntzaile.Non gaude? Kontakto helbideak
Web: www.altza.net
e-mail: ahm@altza.net
Posta helbidea: Lau Haizeta 21-3.A, 20017 ALTZA
Biltokia: Casares Kultur Etxea, Darieta 1, 20017 ALTZA
Zer egiten dugu?
Argitalpenak: Hemeretzi liburu eman ditugu argitara. Hamar
“Altza, Hautsa Kenduz”; bi urtean behin argitaratzen dira, gai ezberdinak
landuz eta kolaborazioen bitartez egina. Zazpi liburu “Artiga Bilduma”
izenburupean, monografikoak eta ikerketa lanen fruituak. Bi argazki liburu,
“Albun altzatarra” izenarekin. Estibaus buletina, bestalde, hiru hilabetean
behin argitaratu da azken hamar urteetan eta blog formatuan interneten azken
hiru urteetan, gai ezberdinak landuz.
Dokumentazio zentroa: Atal zabal honetan, oinarria Altzako
Tokiko Bilduma da, Donostia Kulturarekin batera bideratuta. Bertan agiri funtsa
eta bestelako dokumentazioa eskaintzen da web orri baten bitartez. Horrez gain,
“Altza, kronika zaharretan”, “Hiztegi altzatarra”, eta Google Earth bitartez
eskainitako informazioa; “Ermitas de Bizarain” eta “La ermita de Uba”
dokumentazio guneak eskaintzen dira.
Lekukoak: XX. mendean zehar gure historiaren lekukoak eta
testigantzak gorde dituzten pertsonei elkarrizketa moduan egindako grabaketak.
Ganbara bilduma: 300dik gorako objektuen bilduma, jatorri
industriala eta etxeko erabilpena daukatenak. Funtsa honen hedapena interneten
bitartez eta erakusketen bitartez egiten da.
AltzaNatura: Altzaren inguru naturalaren ezagutarezpena
interneten bitartez.
Ibilaldiak: Altzaren inguruak ezagutarazteko ibilialdiak.
Donostiako +55 egitarauaren barruan antolatutako txangoak.
Egutegiak: Bildutako argazkiekin osatutako edizioak.Egungo jarduerak:
25. urteurrena dela eta, aurten jarduera hauek antolatu ditugu: txangoak, AltzaNatura, Album altzatarra II, Ganbara-ren erakusketa, kontzertua, Tokiko Taldesen Topaketa, Hautsa Kenduz XI.
Proiektuak:
Egiten ari garenarekin jarraitu eta emigrazioari buruz dokumental bat egin.Topaketan hitz egiteko interesatzen zaizkigun gaiak:
Gure kezka nagusiak hauek dira: gure jardueren hedapena
handitu, jendearen inplikazioa eta parte hartzea hobetu eta, horrekin lotuta,
odol berria bildu jarduerei jarraipena emateko. Jende gaztea behar dugu gure
elkartean parte hartzeko eta lanetan laguntzeko. Horrez gain, balibide
informatikoen alde egin dugu bete-betean, horien bitartez gure lanaren
hedapenik handiena eta jende gaztearen hurbiltzea lortzeko modu hoberena
delako. Egiten ditugun jarduera gehienak, gainera, horrelako baliabideak behar
dituzte. Gazteengana zenbat eta gehiago hurbildu, bazkide gehiago eta, hortaz,
aktibo gehiago bilduko ditugu, jardueren kantitatea eta kalitatea handituz.
Zenbat eta giza baliabide gehiago izan, bestelako laguntza gehiago biltzeko
aukera ere handitu egiten da.