Topaketaren ondorio orokorrak

Bukatzeko topaketak eman duenaren balorazio orokorra egitea eskatu zaie partaideei.
    Iñigo Landa (AHM): “Harreman pertsonala sortu dugu eta oso aberasgarria izan da. Auzolanaren gaia interesatzen zaigu”.
    Mikel Leoz (Albaola): “Eskertzekoa izan da iniziatiba; aurrerantzean ekimen bat buruan dugunean badakigu beste elkarte batzuetara jo dezakegula. Izan ere, elkarte bakoitzak gauza batzuk oso ondo egiten ditu eta beste batzuk oso gaizki. Auzolanari balioa eman behar zaio; ohitura hori galdu dugu, beste herrialde batzuetan askoz garrantzi handiagoa ematen diote elkarte bateko kide izateari”.

Taldekako solasaldien ondorioak

Topaketaren bigarren zatian hiru talde txikietan bildu gara, arduratzen gaituzten gaiei buruz modu zehatzago batez hitz egiteko.
ONDAREA
Lau ondorio nagusi jarri ziren mahai gainean:
1) Material guztiak katalogatuta edukitzea eta jasotzea oso garrantzitsua da.
2) Gauzek bere toki ‘naturalean’ egon behar dute, bere ‘sorlekuan’ alegia. Izan ere, hainbat gauza museoetara eramateko joera dago.
3) Ondarea hondatzeagatik jartzen diren salaketak bete egin behar dira. Ez dago garbi, ordea, nola betearazi.
4) Hezi eta erakutsi. Horiek izan behar dute bi ardatz nagusiak. Gaur egun zaharra den oro gutxiesteko joera dago. Horren aurrean, erakutsi behar da zertarako eta zergatik gorde behar dugu nork bere memoria.

Tokiko historiaren ajeak eta heldulekuak

Tokiko Historia Gipuzkoan topaketaren eguna dugu Altzako Casares-Tomasene kultur etxean. Parte hartzaileek bere lanari buruzko zertzelada batzuk eman dituzte. Teknologia, gazteak nola erakarri, nostalgia hutsean erortzeari uko egin beharra... Hona hemen partaideek ahotan izan dituzten hizketagai batzuk.

Gipuzkoako Tokiko Historia Taldeen I. Topaketa
I Encuentro de Grupos de Historia Local de Gipuzkoa
Altza, 2011-11-19 

Elkartu, elkar ezagutu, eta ezagutzera eman 
Conocernos, compartir experiencias, y darnos a conocer


Convocamos este encuentro para que, a través del intercambio de nuestros objetivos, trayectorias, dificultades e ideales, podamos unir fuerzas y mejorar la eficacia del trabajo que llevamos a cabo en nuestras comunidades.
Queremos poner una primera piedra e invitaros a recoger el testigo y dar así continuidad al encuentro en posteriores convocatorias.


Hauxe da Topaketa honen asmoa: gure helburuak, ibilbideak, zailtasunak eta goiburuak elkarrekin trukatuz indarrak biltzea eta gure komunitateen zerbitzura burutzen ari garen lanaren eraginkortasuna hobetzea.
Lehen urrats bat eman nahi dugu eta lekukoa hartzera gonbidatu, aurrerantzean deialdi berri baten inguruan bildu gaitezen beste behin.