Gonbidapena elkarteei

Lagun agurgarriak:

Tokiko Historiaz arduratzen den elkarte bat da gurea, Altzakoa (Gipuzkoa), eta aurten 25.urteurrena betetzen ari gara. Prestatu dugun egitarauaren barnean, Tokiko Historia aztertzen duten Gipuzkoako beste elkarteekin batera topaketa bat egin nahi dugu eta zuek bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure arteko harremana sustatu eta burutzen ditugun lanak ezagutzeko eta ezagutarazteko asmoa duen jardunaldia izango da azaroko larunbata batean Altzan ospatuko dena.

Hona hemen topaketarako aurrera eraman nahi dugun egitarauaren proposamena:



○ Parte-hartzaileek stand bat prest izango dute bertan bere elkarteen materialak eta informazioa erakusgai jartzeko. Erakustokien prestaketa ekitaldia hasi baino lehen egingo litzateke.
○ Ekitaldiaren hasiera eta ongi etorria AHM elkartearen eskutik.
○ Hitzaldia. “Gaur egungo gizartean, zein dira Tokiko Historiaz arduratzen den elkarte baten erronka nagusiak?” galderari erantzuteko asmoa izango duen ponentzia aurkeztuko da. Ondoren solasaldirako tarte bat egongo da.
○ Atsedena eta prestatutako stand-etara bisita.
○ Mahai-inguruak antolatuko dira parte-hartzaileen artean. Topaketa prestatu aurretiko hilabeteetan zuekin harremanetan jartzeko asmoa dugu, zer gai mahaigaineratu nahiko zenuketen proposatzeko.
○ Bateratze-lana egingo da mahai-inguruetan jorratutakoaren inguruan.
○ Bazkaria.

Aurrera eraman nahi dugun jardunaldirako hilabete hauetan zuekin harremanetan jarri nahiko ginateke, topaketaren berri zehatzagoa emateko bai eta, zuen iritzi eta iradokizunak jasotzeko ere. Honetarako, kontakturako pertsona baten izena, telefonoa edota e-maila guri helaraztea eskatu nahi dizuegu.

Bide batez, topaketa honekin interesaturik egon daitekeen beste elkarteren bat ezagutzen baduzue, guri jakin gainean jartzea eskertuko genizueke.

Aldez aurretik, zure laguntza biziki eskertuz, zuen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko.

Gurekin harremanetan jartzeko:
Topaketaren koordinatzailea: Maribel Manzano. Telefonoa: 649.496.607

Adeitasunez,